XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur oroitzen degu azken aparia
Legez ikasleai Kristok ipiñia;
Arkume ta ogi orantzik eztuna,
Guraso zarren oikuna.

Bildotxaren osten Jaunaren Gorputza
Apari-gai dute, ta ayetan bakoitza
Guziak adinbat ase da, apaldurik
Jesus beraren eskutik.

Aulai eman zien soin indargarria,
Illunai ere bai, odol edaria,
Torizue esanaz edontzi orretan
Danok orretatik edan.

Olaxe eratu zun jauskañi done au
Ta apaizai bakarrik bere lanbide au
Eman zien berdin, berayek artzeko
Ta bestiei banatzeko.

Aingeruen jana, giza-jan egin da;
Iduriak alde! egizko ogia au da;
Au arrigarria! Mirabe txiroa,
Jaki dezu Jaungoikoa.

Iru ta Bat orri eskatzen dizugu
Gure gurutze-ordez ikertu gaitzazu;
Zure bidetsurrez goaz elburura
Zure etxe-goi argitsura. Amen.

JAUNA, NERE BIOTZAK

Jauna, nere biotzak deitzen zaitu:
Atozkit bada laister, ene Jesus.

Intzik ez dutenean loretxoak,
Laster gelditzen dira igartuak:
Ni ere ilko ninduke zu gabeak.